Yogyakartako Printzipioak

Yogyakartako Printzipioak Genevan NBEren egoitzan aurkeztu ziren.
Yogyakartako Printzipioak
MotaPrintzipio
international human rights instrument (en) Itzuli
Honen izena daramaJogjakarta
EgileInternational Commission of Jurists (en) Itzuli eta International Service for Human Rights (en) Itzuli
Argitaratze-data2006ko azaroa
Argumentu nagusiaLGBT eskubideak
HerrialdeaIndonesia

Webguneyogyakartaprinciples.org

Yogyakartako Printzipioak: sexu-joeraarekin eta genero-identitatearekin erlazionatutako giza eskubideen nazioarteko legediaren aplikazioari buruzko printzipioak edo, besterik gabe, Yogyakartako Printzipioak[1] Sexu-joera eta genero-identitatearekin lotutako printzipio batzuk biltzen dituen dokumentua da, tratu txarrak prebenitzeko eta lesbianen, gayen, bisexualen eta transexualen (LGBT) giza eskubideak babesteko giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearen arauen interpretazioa eta aplikazioa bideratzeko oinarrizko estandarrak ezartzen duena.

Dokumentua Louise Arbour-ek, Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatari ohiak (2004-2008) eskatuta, hainbat herrialdetako giza eskubideen nazioarteko zuzenbideko 16 adituk egin zuten[2]; Indonesiako Yogyakarta hiriko Gadjah Mada Unibertsitatean 2006ko azaroaren 6tik 9ra egindako lan-bileretan Nazioarteko Juristen Batzordeko kideek, Giza Eskubideen Nazioarteko Zerbitzua, akademikoak eta aktibistak biltzen zituen, besteak beste[3][4]..

Azken dokumentuak 29 printzipio biltzen ditu, aipatutako adituek aho batez onartuak, eta gobernuei, eskualdeetako gobernu arteko erakundeei, gizarte zibilari eta Nazio Batuen Erakundeari berari egindako gomendioak jasotzen ditu[2]. Yogyakartako printzipioen sinatzaileen artean honako hauek azaltzen dira: Mary Robinson, Manfred Nowak, Martin Scheinin, Mauro Cabral, Sonia Correa, Elizabeth Evatt, Philip Alston, Edwin Cameron, Asma Jahangir, Paul Hunt, Sanji Mmasenono Monageng, Sunil Babu Pant, Stephen Whittle eta Wan Yanhai .

Yogyakartako Printzipioak, LGBT eskubideen karta global gisa, 2007ko martxoaren 26an aurkeztu ziren Genevan, Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluaren aurrean. Printzipio hauek ez dituzte Estatuek itun batean onartu, eta, beraz, ez dira, berez, giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearen tresna loteslea. Dena den, bere erredakziogileek arau unibertsal gisa onartu nahi dituzte Yogyakartako Printzipioak, hau da, Estatuek derrigorrez bete dezaten nazioarteko estandar juridiko gisa, baina, horri, herrialde batzuek beren erreserbak adierazi dizkiote.

  1. Principios de Yokarta: Principios sobre la aplicación de la legislación internacional de derechos humanos en relación con la orientación sexual y la identidad de género (pdf en español)
  2. a b Human Rights Watch World Report 2008
  3. Principios de Yogyakarta (2006). .
  4. Sobre los principios de Yogyakarta. .

Developed by StudentB